57. Enrique Abril Errebote Txapelketa abiatzear

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 8a, 08:54

8 lehiakide izango ditu, irailaren 20an hastekoa den errebote lehiaketak; tartean noski iazko txapelduna, Zubieta.

Errebotea bueltan dator Zubietara; Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak iragarri duenez, irailaren 20an abiatuko da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Zortzi lehiakide izango ditu aurtengo edizioak. Tartean iaz txapeldun amaitu zuen Zubieta, Gipuzkoako Villabona eta Oiartzungo taldeekin batera. Gainerako bost lehiakideak lapurtarrak izango dira. 

Txapelketa irailaren 20an hasi eta urriaren 18ra arte luzatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek, beti ere eguraldiak baimentzen badie. Lehen faseko neurketa guztiak Gipuzkoan ospatuko dira. Finalerdien osteko final handia ere bai. Segidan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak txapelketa honi buruz plazaratu dituen xehetasunen berri.

57. ENRIQUE ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Parte hartzaileak:
A MULTZOA
Noizbait 1 (Hazparne, Lapurdi)
Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

B MULTZOA
Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
Noizbait 2 (Hazparne, Lapurdi)
Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi)

Txapelketako faseak
1. fasea:
Itzuli bateko ligaxka.
Noiz: irailak 20-urriak 4.
Non: Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazak.

Kanporaketen fasea
Bi finalerdi, "1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2)".
Noiz: urriak 11ko asteburua.

Finala
Noiz: urriak 18.
Non: Oiartzungo plaza, eguraldiak txapelketaren martxa ez badu baldintzatzen.

Informazio gehiago: 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa