2020-21 ikasturtea

Ikasleen azken itzulera egunak

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 21a, 08:03

Itzulera mailakatua agindu zuen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, abiatu berri den 2020-21 ikasturterako, covid19-ak baldintzatuta. Ikasleak pixkanaka bueltatzen doaz ikastetxeetara; azkenak egunotan Lanbide Eskolan.

Modu mailakatuan itzuliko dira Lanbide Heziketako ikasleak ikasgeletara. Lanbide Eskolatik iragarri zutenez, iragan astean zehar goi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak itzuli ziren ikasgeletara. Egunotan erdi-mailako zikloetakoen txanda izango da; astelehen honetan (irailak 21) bigarren ikasturtekoak bueltatuko dira eta etzi (hilak 23) lehen ikasturtekoak.

Lanbide Eskolatik zehaztu dutenez, protokolo bat osatu dute, "ikastetxea ingurune ziur bat izan dadin. Oso garrantzitsua da izango da talde egonkorrak mantentzea eta jende pilaketak ekiditea". Tutoreen eskutik helaraziko zaie ikasleei bete beharreko protokoloa. Baina eskakizunok betetzea eskatu dute:
-Etxetik musukoa jantzita joan ikastetxera.
-Autoa norbere eraikuntzako aparkalekuan uztea lehenetsi.
-Ikasle bakoitza bere gelara sartzea zuzenean; "jende pilaketak saihesteko ilaran tartea mantendu".
-Gela barruan tutorea egongo da honakoa ziurtatzeko: tenperatura neurketa, eskuen garbiketa eta maskararen erabilera.


LANBIDE ESKOLAKO ITZULERA
Goi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak: irailak 14, astelehena.
Goi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak: irailak 16, asteazkena.

Erdi-mailako zikloetako bigarren ikasturtekoak:
irailak 21, astelehena. 
Erdi-mailako zikloetako lehen ikasturtekoak: irailak 23, asteazkena.

Oharra:
-Xehetasun gehiago hemen: Lanbide Eskola

Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
943 36 46 00
eskola@lhusurbil.eus