Ezezagunek Goiaran baserriko gobaralekua txikitu dute

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 22a, 14:09

Goiaran baserria Zubietan aurkitzen da, Araeta jatetxetik ez oso urruti. Gaur egun bi etxebizitza ditu baserriak. Gobaraleku edo garbitoki zahar bat du, aska bezala ere erabili izan dena. Aurreko astean txikitu egin zuten. Goiaranen bizi den bizilagun batek igorri digu argazkia.

 

 

Ondarearen aurkako erasoa

Baserrietan, apenas erabiltzen diren arren, gobaraleku asko mantendu dira. Tartean, Zubietako Goiaranekoa. Usurbilgo ondarea ezagutzen liburuan ere badator garbitoki honen erreferentzia.