57. Enrique Abril errebote txapelketako Zubietaren lehen neurketa igandean

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 22a, 09:47

Iragan igandeko neurketa bertan behera geratu ostean, 57. Enrique Abril errebote txapelketako estreinako partida igande honetan bertan (irailak 27) jokatzekoa da Zubieta. Kapito Harrirekin lehiatuko da etxean.

Martxan da 57. Enrique Abril errebote txapelketa tragan asteburutik. Zubietarrak ikusteko ordea datorren igandera, irailaren 27ra itxaron beharko dugu. Aurreko astebururako aurreikusia zegoen partida bertan behera geratu ostean, hilaren 27an, goizeko 9:00etan jokatzekoa da estreinako neurketa Kapito Harri taldekoekin, etxean, Zubietako errebote plazan. 

Zortzi lehiakide izango ditu aurtengo edizioak. Tartean iaz txapeldun amaitu zuen Zubieta, Gipuzkoako Villabona eta Oiartzungo taldeekin batera. Gainerako bost lehiakideak lapurtarrak izango dira. 

Txapelketaren lehen fasea urriaren 18ra arte luzatuko dela aurreikusten dute antolatzaileek, beti ere eguraldiak baimentzen badie. Itzuli bakarreko ligaxkako neurketa guztiak Gipuzkoan ospatuko dira. Finalerdien osteko final handia ere bai. Segidan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak txapelketa honi buruz plazaratu dituen xehetasunen berri.

57. ENRIQUE ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Parte hartzaileak:
A MULTZOA
Noizbait 1 (Hazparne, Lapurdi)
Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

B MULTZOA
Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
Noizbait 2 (Hazparne, Lapurdi)
Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi)

Txapelketako faseak
1. fasea:
Itzuli bateko ligaxka.
Noiz: irailak 20-urriak 4.
Non: Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazak.

Emaitzak
Irailak 20, igandea
Noizbait 1 1-13 Luzean
Txost 13-5 Behar Zana
Sarako Izarra 0-13 Kapito Harri
Zubieta 13-0 Noizbait2

Datozen neurketak
Irailak 27, igandea
09:00 Zubieta-Kapito Harri Zubietako plazan.
09:00 Noizbait 2-Sarako Izarra Villabonako plazan.
11:00 Txost-Luzean Oiartzungo plazan.
11:00 Behar Zana-Noizbait 1 Villabonako plazan.


Kanporaketen fasea
Bi finalerdi, "1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2)".
Noiz: urriak 11ko asteburua.

Finala
Noiz: urriak 18.
Non: Oiartzungo plaza, eguraldiak txapelketaren martxa ez badu baldintzatzen.

Informazio gehiago: 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa