Zubietako argiteria publikoa itzalita gaur bi orduz

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 2a, 08:25

Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, argiteria publikoa itzaliko dute Zubietan ostiral goizean bi orduz.

Usurbilgo Udalak sare sozialen bidez ohartarazi duenez, argiteria publikoa itzaliko dute Zubietan ostiral goiz honetan, urriaren 2an, 2 orduz, 11:30-13:30 artean. Udalak argitu duenez, itzalaldiak etxebizitzei ez die eragingo. "Iberdrolaren esanetan, argiteria publikoari eragingo dio, ez etxebizitzei", zehaztu duenez. 

"Guk Zubietan zer" parte-hartze prozesuaren atarian
Etorkizuneko Zubieta marrazteko aukera izango dute bizilagunek, urriaren 8an abiatuko den "Guk Zubietan zer" parte-hartze prozesuarekin. Prozesu horretan eginiko lanketaren emaitza, Usurbilgo Udalak 2021. urtean hasieraz onartu asmo izan eta datozen 10-15 urteko udalerria zehaztuko duen Usurbilgo Hiri Antolamendurako Planean (HAPO) txertatuko dute. Prozesuaren aurkezpen ekitaldia urriaren 8rako deitu dute, egitasmo honen bueltan batu diren Zubietako Herri Batzarrak, Usurbil eta Donostiako udalek eta Euskal Herriko Unibertsitateak. 18:30etan Zubietako frontoian. Bertaratu nahi duenak aurrez eman beharko du izena hirigintza@usurbil.eus helbidean.