2020/10/08 18:30

Aurkezpena

"Guk Zubietan zer" parte-hartze prozesuaren aurkezpena

"Guk Zubietan zer" parte-hartze prozesuaren aurkezpena
Zubietako frontoia, Zubieta

Ordua: 18:30.
Tokia: Zubietako frontoia.
Zehaztasunak: Etorkizuneko Zubieta marrazteko aukera izango dute bizilagunek, urriaren 8an abiatuko den "Guk Zubietan zer" parte-hartze prozesuarekin. Prozesu horretan eginiko lanketaren emaitza, Usurbilgo Udalak 2021. urtean hasieraz onartu asmo izan eta datozen 10-15 urteko udalerria zehaztuko duen Usurbilgo Hiri Antolamendurako Planean (HAPO) txertatuko dute. Prozesuaren aurkezpen ekitaldia urriaren 8rako deitu dute, 18:30etan Zubietako frontoian. Bertaratu nahi duenak aurrez eman beharko du izena.
Izen-ematea: aurrez hirigintza@usurbil.eus helbidean.
Sustatzaileak: Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo Udala, Donostiako Udala, Euskal Herriko Unibertsitatea.