Lanbide Eskolaren berri emango dute Teknopolis telebista saioan

Noaua Aldizkaria 2020ko aza. 9a, 10:33

Elhuyarrekoak Usurbilgo Lanbide Eskolan izan dira Teknopolis telebista saioaren atal bat grabatzen. Azaroaren 19an eskainiko dute ETB1en.

 

"Eskolan berrikuntza nola bultzatzen dugun aztertzera etorri dira", adierazi digute Usurbilgo Lanbide Eskolako arduradunek. "Ideia onak eta lan ildoak nola identifikatu, garatu eta zabaltzen ditugun azaldu diegu". Tartean, Long Life Batteries proiektuaren berri eman zieten ETB1eko Teknopolis saioaren egileei. "Proiektu honen bitartez, autoen bateriei bigarren bizitza bat nola eman aztertzen ari gara, ekonomia zirkularra bultzatuz. Hau da, normalean Garbigunera botako liratekeen autoen bateriak, etxebizitzetan sortutako energia gordetzeko balio duten aztertuko dugu San Viator eta Don Bosco eskolekin batera, eta Cegasa enpresarekin elkarlanean".