Zubietako Aliriko zubia itxita gaur goizean

Noaua Aldizkaria 2020ko abe. 18a, 07:29

Ibilgailuen joan etorrirako itxi egingo dute Aliriko zubia ostiralean, abenduaren 18an, Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez.

Adi Usurbilgo Udalak zabaldu berri duen ohar honi; Zubietako Aliriko zubia itxiko dute ostiralean, abenduaren 18an. Ibilgailuentzat itxiko dute, lau orduz, goizeko 8:45ean hasi eta eguerdiko 12:00ak arte. Hobekuntza lanak egiteko etengo dute ibilgailuen joan etorria. "Oinezkoak lehenesteko pintaketa lanak egingo dituzte tarte horretan", ohartarazi berri du Usurbilgo Udalak.

N-634 errepidea guztiz zabalik bi astez
Gogoan izan bestalde, hilabete hasieratik lanetan dutela baita udalerri hau zeharkatzen duen N-634 errepidea. Txikierdi eta Troia lotzen dituen errepide honen mendi magala egonkortzeko lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia. Usurbilgo Udalak berri eman duenez, lanak etengo dituzte abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra. Tarte horretan errepidea guztiz zabalik izango da. 

Gogoan izan, lanok tarteko, erreietako bat, Usurbil aldera etortzekoa itxita egongo da hiru hilabetez. Semaforoek kudeatuko dute egunero 24 orduz, ibilgailuen joan etorria. 

Horrez gain, pare bat ohar Troiako pasabideari dagokionean. Oinezkoentzat dakizuenez, errepidea zeharkatzeko semaforo bat jarria zegoen. Lanok iraun artean semaforoa ez da martxan izango. Bigarren oharra; Kalezarretik behera Troia aldera autoz doazenek, ezingo dute N-634 errepidera sartu Donostia aldera joateko. Usurbil aldera doan noranzko bidea baliatu ahalko dute. Aipatu moduan, Donostia aldera doan erreia ez.