Udaberri Astea Zubietan

"Kontukantoi" taldekoen ipuin kontaketa saioak gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 1a, 09:01

HH nahiz LH zikloetako ikasleei zuzenduriko emanaldi bana antolatu du Zubieta Guraso Elkarteak astearte honetarako (ekainak 1). Hitzorduokin ekingo diote hilaren 11ra arte luzatuko den Udaberri Asteari.

Ipuin kontaketa nahiz antzerki saioak, herri kirolen ginkana edota errebote erakustaldia, dantzarena baita, komiki tailerra... Eskaintza zabala prestatu dute bi asteotarako.

Udaberriko ospakizunak Zubietara itzuliko dira aurten, oraingoan ordea, bizitzen segitzen dugun osasun krisialdira egokituta. Ekintzak eguraldiaren arabera errebote plazan edo frontoian ospatuko dituzte. Gehienez, 100 lagunentzako lekua egongo da. Hitzorduotarako izena aurrez bideratu beharko da usurbilkultura.eus atarian.

ZUBIETAKO UDABERRI ASTEA
Ekainak 1, asteartea
"Kontukantoi" Zubietan:
16:45 HH-koei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa.
17:30 LH-koei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa.

Ekainak 3, osteguna
17:00 Herri kirolen ginkana.
Izen ematea: ekainaren 1era arte doan, usurbilkultura.eus atarian.
18:00 Komiki tailerra.
Izen ematea: ekainaren 1era arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 4, ostirala
17:00 Errebote erakustaldia.
Izen ematea: ekainaren 2ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 8, asteartea
Dantza erakustaldia:
17:00 Baleta eta dantza.
18:00 Plaza dantza.
Izen ematea: ekainaren 6ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian. 

Ekainak 10, osteguna
17:00 Magia ikuskizuna. 
Izen ematea: ekainaren 8ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian. 

Ekainak 11, ostirala
Antzerki eguna:
17:30 Antzerkia LH 1-2.
18:15 Antzerkia LH 4-5-6.
Izen ematea: ekainaren 9ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian. 

Oharrak:
-Ekintzak errebote plazan edo frontoian egingo dira, eguraldiaren arabera.
-Ekitaldietako edukiera: 100 lagunentzako lekua.

Antolatzaileak: Zubietako Guraso Elkartea.