Enrique Abril Errebote Txapelketa, bertan behera

Noaua Aldizkaria 2021eko ekainaren 3a

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2020-21eko Enrique Abril Errebote Txapelketa behin betiko bertan behera uztea erabaki du. "Pandemiaren eraginez partidak jokatu ahal izateko datarik ez dago, eta txapelketa amaitzeko zailtasunak daude", argudiatu du federazioak. 

 

Aurtengoarenak egin du. Dena den, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aditzera eman duenez, "laster zabalduko dugu izen-emate epea 2021-22ko Enrique Abril Txapelketarako, datorren denboraldikoa normaltasun osoz jokatzeko itxaropenez".