Zubieta Udaberri Astea ospatzen ari da

Zubietan Udaberri Astea antolatu du Zubietako Guraso Elkarteak. Haur zein helduagoentzat ekitaldiz beteriko astea izango da hau, bai eta hurrena ere. Gaur ginkana egin dute frontoian. Komiki tailerra ere egitekoak ziren, baina astebete atzeratzea erabaki dute. Beraz, datorren ostegunean izango da hori.

Udaberri Astean ekitaldi oparoak antolatu dituzte. Bihar, errebote erakustaldia egingo dute errebote plazan 17:00etatik aurrera. Datorren asteartean, berriz, dantza erakustaldia izango da. Eguraldi ona bada, errebote plazan egingo dute, eta hala ez bada, frontoian, gaur bezala. Ostegunean, magia ikuskizuna eskainiko dute 17:00etan, eta hurrengo ostiralean amaituko dute Udaberri Astearekin Antzerki Egunarekin bat. Antzerkiak egingo dituzte LH1etik LH6ra bitarteko gaztetxoek. 

Ekitaldietan parte hartzeko, bi egun lehenago gutxienez izena eman beharko da usurbilkultura.eus atarian. 100 pertsonentzako lekua aurreikusten da gehienezko edukiera modura.