Udaberri Astea

Magia ikuskizuna eta komiki tailerra gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 10a, 08:11

Azken txanpan murgildua den Zubietako Udaberri Astearen baitan, magia ikuskizuna eta komiki tailerra ostegun arratsalde honetan.

Zubietako Guraso Elkarteak antolaturiko Udaberri Astea azken txanpan da jada. Iragan astearen antzera, eta oraindik bizi dugun osasun krisialdiaren eraginez, prebentzio neurrien artean ospatuko dira datozen hitzorduak ere.

Ekintzak eguraldiaren arabera errebote plazan edo frontoian ospatuko dituzte. Gehienez, 100 lagunentzako lekua egongo da. Ekitaldi guztiotarako izena aurrez eman beharko da usurbilkultura.eus atarian. Hitzordu bakoitza ospatu baino bi egun lehenago.

ZUBIETA UDABERRI ASTEAN
Ekainak 10, osteguna
17:00 Magia ikuskizuna. 
Izen ematea: ekainaren 8ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian. 

18:00 Komiki tailerra.
Izen ematea: aurrez, ekainaren 8a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 11, ostirala
Antzerki eguna:
17:30 Antzerkia LH 1-2.
18:15 Antzerkia LH 4-5-6.
Izen ematea: ekainaren 9ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian. 

Oharrak:
-Ekintzak errebote plazan edo frontoian egingo dira, eguraldiaren arabera.
-Ekitaldietako edukiera: 100 lagunentzako lekua.

Antolatzaileak: Zubietako Guraso Elkartea.