2021/07/17 19:00

Kontzertua

"Sagardoak Elkartzen Gaitu" zikloa: Eneritz Furyaken kontzertua

"Sagardoak Elkartzen Gaitu" zikloa: Eneritz Furyaken kontzertua
Zubietako Astiazaran sagardotegiko terraza, Zubieta

Ordua: 19:00.
Tokia: Zubietako Astiazaran sagardotegiko terraza.
Zehaztasunak: Bertsozale Elkarteak, Musika Bulegoak eta Sagardogileen Elkarteak bertsolaritza, musika eta sagardotegia lotzen dituen “Sagardoak Elkartzen Gaitu” egitasmoa aurkeztu du uda honetarako. Hainbat kultur ekintzez gozatzeko aukera izango da sagardotegietan. Tartean, uztailaren 17an Zubietako Astiazaraneko terrazan, Eneritz Furyakek kontzertua eskainiko du.
Sarrerak: 15 euroko bonua (kontzerturako sarrera, sagardo tragoa eta pintxoa) edo 39 eurokoa (kontzerturako sarrera, sagardo tragoa, pintxoa eta afaria).
Erreserbak: sagardoa.eus webgunean.
Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea, Musika Bulegoa eta Sagardogileen Elkartea.