Uztailaren 14an

"Autokontsumorako gakoak" jardunaldi teknikoa Lanbide Eskolan

Hainbat ikuspegi eta arloetatik autokontsumoaren gaia jorratuko duen jardunaldia antolatu dute asteazken honetarako, uztailak 14, Usurbilgo Lanbide Eskolan.

Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatua duten hitzarmenaren testuinguruan, "Autokontsumorako gakoak" jardunaldia antolatu dute asteazken honetarako, uztailaren 14rako, Zubietako aipatu ikastetxean.

"Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenaren bidez diruz lagundutako ekitaldia da", antolatzaileen esanetan. Parte hartzaile anitz bilduko ditu hitzorduak. "Ikastetxeko zuzendaritzak aurkeztuko du, eta ondoren, José Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak hartuko du hitza, energia modu garbian sortzearen garrantzia nabarmentzeko, bai etxean bai industrian, gero autokontsumoaren bidez erabili ahal izateko".

Autokontsumoari lotutako alor ezberdinetan lanean ari diren lau aditu gonbidatu dituzte. "Lehenik eta behin, AIGUASOL energia-aholkularitzako enpresako Oriol Gavaldák Eusko Jaurlaritzaren 4/2019 Energia Iraunkortasunari buruzko Legea sorrarazi duen Europako zuzentarauaren gakoak emango dizkigu. Bigarrenik, energia berriztagarrietan aditua den Juan Carlos Ausínek, INNVENTA ENERGÍAtik, etxeko autokontsumoan arrakasta izateko gakoak emango dizkigu, batez ere energia fotovoltaikoaren bidez. EKISOLAReko hirugarren hizlariak, José Ignacio Mendozak, ingurune industrialean autokontsumorako beharrezkoak diren instalazioei buruz hitz egingo digu. Energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa...etab.
Eta, azkenik, SOLARWATTeko Ernesto Macíasek argituko digu autokontsumorako instalazioetako baterien hautaketa eta erabilera egokia eta haien kudeaketa adimenduna nola egin".



Uztailak 14, asteazkena
10:00-10:10 Jardunaldiaren aurkezpena, CIFP Usurbil LHII-ren zuzendaritza.
10:10-10:20 Jardunaldiaren irekiera, Jose Ignacio Asensio, Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatua.
10:20-10:45 Oriol Gavaldà-AIGUASOL: "Autokontsumoa sustatzeko tresnak garatzeko gida. Autokontsumoaren inguruko lege-testuingurua".
10:45-11:10 Juan Carlos Ausín-INNVENTA ENERGIA: "Zergatik da interesgarria etxeko autokontsumoa".
11:10-11:35 José Ignacio Mendoza-EKISOLAR: "Autokontsumoa industrian".
11:35-12:00 Ernesto Macías-SOLARWATT: "Autokontsumorako bateriak".
12:00-12:15 Galderen txanda.

Oharra: aurrez aurreko saioak izango dira, edukiera bete arte. Streaming bidez eskainiko dute jardunaldia Usurbilgo Lanbide Eskolak YOutube.
Izen ematea: aperales@zubigune.com / 943 36 46 00-30.
Antolatzaileak: Usurbilgo Lanbide Eskola, Gipuzkoako Foru Aldundia, ZubiGune Fundazioa.