Mikra zirku ikuskizun alternatiboa atzo Zubietan

Noaua Aldizkaria 2021eko uztailaren 17a

Atzo iluntzean Mikra ikuskizun berezia eskaini zuten Zubietako errebote plazan. Zirku ikuskizunak genero rolen hausnarketara bultzatu zituen bertara hurbildutako dozenaka herritar. Zirkua eta antzerkia uztartzen dituen lanak Zubietan arrakasta itzela izan zuen.