Kultur ekintzen bi asteburu Zubietan, ospatu ezingo diren jaien ordez

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 19a, 09:47

Uztailaren 24ean, 25ean eta 31n hitzordu sorta iragarri dute Zubietan, ospatu ezingo dituzten jaien ordez. Kultur nahiz kirol ekintza hauetarako izena aurrez eman beharko da.

Bigarren urtez, ezingo dituzte nahi bezala ospatu herri jaiak Zubietan. Baina badute alternatibarik; kultur nahiz kirol ekintza zikloa antolatu dute uztailaren 24, 25 eta 31rako. Ekimen guztiotarako izena aurrez bideratu beharko da, albiste honi atxikia izan eta antolakuntzak kaleratu duen karteleko QR kodearen bidez.

Bi kontzertu gau iragarri dituzte hilaren 24 eta 31rako, La Rekba, Perlata, Ameba eta Rodeo taldeekin. Kirol eskaintza; herri kirol erakustaldia, mendi martxa, mus txapelketa edota errebote nahiz Joko Garbiko finalekin. Ohiko hitzordu tradizionalak; meza edota sokadantza. Baita bertso saioa edota azoka ere.

ZUBIETAKO EKINTZAK
Uztailak 24, larunbata
09:00 Mendi martxaren irteera (azalpenak 8:30etan).
16:00 Mus txapelketa (Izen ematea 15:30etan).
23:30 Kontzertuak: La Rekba, Perlata.

Uztailak 25, igandea
10:30 Meza.
12:00 Sokadantza.
17:30 Herri kirol erakustaldia:
Aizkolariak: Hodei Ezpeleta eta Aratz Mugerza.
Harrijasotzailea: Joseba Ostolaza.
20:00 Bertsolariak: Ane Labaka, Jon Martin, Beñat Lizaso, Mantxi.
Gai jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 31, larunbata
10:30 Meza.
10:30 Errebotea, Euskal Herriko Finala (kadeteak).
16:00 Joko Garbi, Euskal Herriko Finalak: umetxoak, kimuak, gaztetxoak.
17:00 Azoka.
23:30 Kontzertuak: Ameba, Rodeo.