Kirol eta kultur zikloa asteburu honetatik Zubietan, jaien ordez

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 23a, 10:37

Ospatu ezingo dituzten jaien ordez, kultur eta kirol zikloa iragarri dute Zubietan uztailaren 24ean, 25ean eta 31n. Hitzorduotan parte hartzeko izena aurrez bideratu beharko da, esteka honetan: https://forms.gle/LpNTrqQPX7AybtXS9 

Bigarren urtez, ezingo dituzte nahi bezala ospatu herri jaiak Zubietan. Baina badute alternatibarik; kultur nahiz kirol ekintza zikloa antolatu dute asteburu honetarako, uztailaren 24 eta 25erako, baita hilaren 31rako ere. Ekimen guztiotarako izena aurrez bideratu beharko da, albiste honi atxikia izan eta antolakuntzak kaleratu duen karteleko QR kodearen bidez. Esteka honen bidez bestela: https:// forms.gle/LpNTrqQPX7AybtXS9 

Bi kontzertu gau iragarri dituzte hilaren 24 eta 31rako, La Rekba, Perlata, Ameba eta Rodeo taldeekin. Kirol eskaintza; herri kirol erakustaldia, mendi martxa, mus txapelketa edota errebote nahiz Joko Garbiko finalekin. Ohiko hitzordu tradizionalak; meza edota sokadantza. Baita bertso saioa edota azoka ere.

ZUBIETAKO EKINTZAK
Uztailak 24, larunbata
09:00 Mendi martxaren irteera (azalpenak 8:30etan).
16:00 Mus txapelketa (Izen ematea 15:30etan).
23:30 Kontzertuak: La Rekba, Perlata.

Uztailak 25, igandea
10:30 Meza.
12:00 Sokadantza.
17:30 Herri kirol erakustaldia:
Aizkolariak: Hodei Ezpeleta eta Aratz Mugerza.
Harrijasotzailea: Joseba Ostolaza.
20:00 Bertsolariak: Ane Labaka, Jon Martin, Beñat Lizaso, Mantxi.
Gai jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 31, larunbata
10:30 Meza.
10:30 Errebotea, Euskal Herriko Finala (kadeteak).
16:00 Joko Garbi, Euskal Herriko Finalak: umetxoak, kimuak, gaztetxoak.
17:00 Azoka.
23:30 Kontzertuak: Ameba, Rodeo.