Zubietako hipodromora bueltan, Donostia Festibal egokitua

Iazko etenaldiaren ostean, covid19 garaietara egokituriko Donostia Festibala ospatuko da irailaren 24an Zubietako hipodromoan.

2019an ospatu zen azkenekoz, jendetsua izan zen bi eguneko Donostia Festibala Zubietako hipodromoan. Iazko etenaldiaren ostean bueltan dator berriz. Oraingoan, egungo osasun krisialdira egokituta, kontzertu egun bakarrean bilakatua. Irailaren 24rako iragarri dute antolatzaileek. Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maíz, Lágrimas de Sangre, SIMONA, Aigory eta J. Largo musikarien emanaldiak izango dira.

Sarrerak jada salgai jarri dituzte. 30 eurotan eskura ditzakezue donostiafestibala.com atarian. Iazko ediziorako sarrera erosi zutenek, sarrera hura baliatu ahalko dute aurtengorako. Joan ezin duenak aldiz, sarrera itzultzea eskatu ahalko du uztailaren 28a baino lehen.  Egun horretan ateak arratsaldeko 17:30etan irekiko dituzte. Jaialdi jasangarria eta covid distantzia iragarri ditu antolakuntzak. Informazio gehiagorako: donostiafestibala.com