[IRUDITAN] Herri kirol erakustaldia Zubietan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 25a, 21:30

Ekintzaz beteriko arratsaldea izan dute Zubietan. Herri kirol erakustaldia izan da protagonistetako bat. Hodei Ezpeleta eta Aratz Mugerza aritu dira aizkoran, eta Joseba Ostolaza harria jasotzen.

Norgehiagoka aritu dira bi aizkolariak. Enbor bana moztu dute lehendabizi, nork aizkorakada gutxiagotan egingo. Ezpeleta izan da onena 2 kolperen aldearekin: 53 Ezpeletarentzat, eta 55 Mugerzaren kasuan. Denbora proba egin dute ondoren, nork lehenago moztuko. Mugerza gailendu da proba horretan14 segunduren aldearekin (1:17 irabazlearentzat, eta 1:31 Ezpeletarentzat). Azkenik, sei enbor mozteko aukera izan dute, eta kasu horretan ere Mugerza gailendu da 14 segunduren aldearekin (15:22 Mugerzarentzat, eta 15:36 Ezpeletarentzat).

 

Harri jasotzailearen kasuan, ingudea, harri kubikoa eta errektangularra altxatu ditu bi minutuko saioetan. Lau altxa aldi egin ditu bakoitzeko, eta azkenik, harri borobilarekin itxi du erakustaldia.

 

Amaitzeko, Ernesto Ezpeleta aizkolaria plazaratu da motozerrarekin erakustaldi txiki bat egin eta aulki bat egiteko.