Iraileko lehen bi igandeak egun seinalatuak izan ohi dira estropada zaletuentzat Donostian ospatzen den Kontxako Banderaren harira. Aurtengoan, irailaren 5ean eta 12an ospatuko dira bi jardunaldiak. Urte luzez, antolatu izan ohi du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak giza katea baita, Kontxan nor nagusitzen den jakin ohi den bigarren lehia egunean. Aurten hilaren 12rako finkatu dute mobilizazioa, "Errausketa=klima aldaketa" aldarripean.
Goizeko 11:00etan Alderdi Ederrera joateko deia egin dute sare sozialen bidez. "Estropadetan giza katea! Hemen ez da ezer amaitu, hemen dena lortzeko dago! Babestu, zabaldu eta parte hartu!" eskatu dute antolatzaileek, zabaldu duten kartel honen bidez. Iazko mobilizazioko bi bideo segidan.