Enrique Abril Errebote Txapelketa abiatzear

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 3a, 10:10

Asteburu honetan bertan abiatuko da 58. edizioa. Euskal Herriko sei talde lehiatuko dira; tartean, pandemia aurretik jokaturiko azken edizioko txapeldunak, zubietarrak.

Ibilbide luze askoa duen txapelketa plazaratzear berriz. Asteburu honetan bertan abiatuko dute 58. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Euskal Herriko sei talde lehiatuko dira, lehiakideetako bat Zubieta izango da noski. Asteburu honetan hasi eta irailaren 19ra arte luzatuko den lehen fasean, A multzoan dituen aurkariekin lehiatuko da; Villabonako Behar Zana eta Baigorriko Zaharrer Segi taldeekin. 

Neurketetako bat Zubietan bertan jokatuko da, irailaren 19an. Lehen bi postuetan sailkatzen badira, azken fasera igaroko dira. Gogoan izan, azkeneko edizioa 2019koan zubietarrak izan zirela txapeldunak. 2020-21 denboraldikoa aldiz, hainbat neurketa jokatzeke izan baina jokatu ezinik, ekainean bertan behera utzi behar izan duten pandemiagatik.

Ia aurtengoan zer gertatzen den. Zubietak momentuz, atsedenaldia izango du asteburu honetan jokatuko den estreinako jardunaldian. Behar Zana taldea izango dute aurkari irailaren 12an Villabonako plazan.

Multzoak
-A: Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea); Zubieta; Behar Zana (Villabona).
-B: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi); Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi); Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).

Faseak
-Lehenengo fasea: itzuli bateko ligaxka multzo bakoitzean, irailak 5-19 artean, Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan. Zubietan irailaren 19an.
-Kanporaketen fasea: bi finalerdi irailaren 26ko asteburuan (lehen fasean multzo bakoitzeko ligaxkan lehen bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuta; A1-B2; B1-A2).
-Finala: urriaren 3an Oiartzunen.

Lehen faseko neurketen agenda
Irailak 5, igandea
11:00 A multzoa: Behar-Zana - Zaharrer Segi, Villabonako plazan.
Atsedena: Zubieta.
12:00 B multzoa: Txost-Luzean, Oiartzungo plazan.
Atsedena: Kanboarrak.

Irailak 12, igandea
11:00 A multzoa: Zubieta-Behar Zana Villabonako plazan.
Atsedena: Zaharrer Segi.
11:00 B multzoa: Kanboarrak-Txost, Oiartzungo plazan.
Atsedena: Luzean.

Irailak 19, igandea
11:00 A multzoa: Zaharrer Segi-Zubieta, Zubietako errebote plazan.
Atsedena: Behar Zana.
11:00 Luzean-Kanboarrak, Oiartzungo plazan.
Atsedena: Txost.