Tokio 2021

Nahia Zudaire Borrezo, podiumaren atarian Tokion

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 3a, 10:48

Laugarren postuan amaitu berri du ostiral goiz honetan, Tokioko Paraolinpiar Jokoetako bere azken hitzordua.

Euskal Herrian 10:37 zirela parte hartu berri du Nahia Zudaire Borrezo zubietarrak, Tokioko Paraolinpiar Jokoetako bere azken hitzorduan. Tximeleta estiloko 100 metroko lehian hain zuzen. Zubietakoak laugarren postua eskuratu du. Hemen sailkapena:
1-Jessica Long (AEB): 1:09.87.
2-Viktoriia Ishchiulova (Errusia): 1:10.80.
3-Laura Carolina Gonzalez R. (Kolonbia): 1:20.93.
4-Nahia Zudaire Borrezo: 1:21.01.
5-Luz Kerena Lopez Valdes (Mexiko): 1:24.05.
6-Cecilia Kethlen Jeronimo (Brasil): 1:26.26.
7-Morgan Bird (Kanada): 1:28.05.
8-Lourdes Alejandra Aybar D. (Errepublikar Dominikarra): 1:44.12.

Asteartean jokatu zuen 400 metroko estilo libreko final saioan ere podiumaren atarian geratu zen, laugarren postua eskuratuta. Ostiral honetakoa izan du bere azken hitzordua, munduko onenen artean lehiatu ostean. Zorionak!