Zubietak etxean jokatuko du Enrique Abril errebote txapelketako bigarren neurketa

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 14a, 08:08

Euskal Herriko sei talde lehian jarri dituen txapelketaren 58. edizioko hurrengo jardunaldia etxean jokatuko du Zubietak. 

Irailaren 19ra arte luzatuko den lehen fasean, A multzoan dituen aurkariekin lehiatuko da Zubieta; Villabonako Behar Zana eta Baigorriko Zaharrer Segi taldeekin. Villabonarren aurka galdu zuten iragan igandean 8-13. Hurrengo partida, igande honetan bertan, hilaren 19an, goizeko 11:00etan hasita errebote plazan. Zaharrer Segikoekin lehiatuko dira zubietarrak. 

Lehen bi postuetan sailkatzen badira, azken fasera igaroko dira. Gogoan izan, azkeneko edizioa 2019koan zubietarrak izan zirela txapeldunak. 2020-21 denboraldikoa aldiz, hainbat neurketa jokatzeke izan baina jokatu ezinik, ekainean bertan behera utzi behar izan duten pandemiagatik.

Multzoak
-A: Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea); Zubieta; Behar Zana (Villabona).
-B: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi); Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi); Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).

Faseak
-Lehenengo fasea: itzuli bateko ligaxka multzo bakoitzean, irailak 5-19 artean, Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan. Zubietan irailaren 19an.
-Kanporaketen fasea: bi finalerdi irailaren 26ko asteburuan (lehen fasean multzo bakoitzeko ligaxkan lehen bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuta; A1-B2; B1-A2).
-Finala: urriaren 3an Oiartzunen.

Lehen faseko neurketen agenda
Irailak 19, igandea
11:00 A multzoa: Zaharrer Segi-Zubieta, Zubietako errebote plazan.
Atsedena: Behar Zana.
11:00 Luzean-Kanboarrak, Oiartzungo plazan.
Atsedena: Txost.