Enrique Abril Errebote Txapelketako partida etxean Zubietak, igande honetan

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 17a, 09:36

Euskal Herriko sei talde lehian jarri dituen txapelketaren 58. edizioko hurrengo jardunaldia etxean jokatuko du Zubietak. Igande honetakoa, irailaren 19koa hain zuzen.

Enrique Abril Errebote Txapelketaren lehen fasea azken txanpan da, igande honetan, borobiltzekoak dira azken neurketekin. Zubietak etxean jokatuko du, goizeko 11:00etan hasita errebote plazan; Zaharrer Segikoekin lehiatuko dira.

A multzoan dituen aurkariekin lehiatzen ari da Zubieta; Villabonako Behar Zana eta Baigorriko Zaharrer Segi taldeekin. Villabonarren aurka galdu zuten iragan igandean 8-13. Lehen faseko azken partida, aipatu moduan, igande honetan bertan. 

Lehen bi postuetan sailkatzen badira, azken fasera igaroko dira. Gogoan izan, azkeneko edizioa 2019koan zubietarrak izan zirela txapeldunak. 2020-21 denboraldikoa aldiz, hainbat neurketa jokatzeke izan baina jokatu ezinik, ekainean bertan behera utzi behar izan duten pandemiagatik.

Multzoak
-A: Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea); Zubieta; Behar Zana (Villabona).
-B: Luzean (Donibane Lohitzune, Lapurdi); Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi); Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).

Faseak
-Lehenengo fasea: itzuli bateko ligaxka multzo bakoitzean, irailak 5-19 artean, Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan. Zubietan irailaren 19an.
-Kanporaketen fasea: bi finalerdi irailaren 26ko asteburuan (lehen fasean multzo bakoitzeko ligaxkan lehen bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuta; A1-B2; B1-A2).
-Finala: urriaren 3an Oiartzunen.

Lehen faseko neurketen agenda
Irailak 19, igandea
11:00 A multzoa: Zaharrer Segi-Zubieta, Zubietako errebote plazan.
Atsedena: Behar Zana.
11:00 Luzean-Kanboarrak, Oiartzungo plazan.
Atsedena: Txost.