Omenaldia

Zubietak Nahia Zudaire Borrezo omenduko du igandean

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 24a, 07:51

Abuztu amaierako Tokioko Paraolinpiar Jokoetan parte hartu zuen gaztea omenduko du Zubietako herriak igande honetan, irailaren 26an.

"Datorren igandean, 26, goizeko 10:45tan omenaldi xume bat egingo zaio Nahia Zudaireri herriko plazan. Guztiak gonbidatuak zaudete bera zoriontzera eta ondorengo hamaiketakora Yoko Garbi elkartean", luzatu du gonbita Zubietako Herri Batzarrak.

Aipatu moduan, abuztu amaieran Tokioko Paraolinpiar Jokoetan parte hartu zuen Nahia Zudaire Borrezo gaztea omenduko du Zubietako herriak igande honetan bertan. Munduko igerilari onenen artean lehiatu zen, bi egun barru merezitako aitortza jasoko duen zubietarrak.

400 metroko estilo libreko final saiora heldu eta podiumaren atarian geratu zen, laugarren postua eskuratuta. Baita tximeleta estiloko 100 metroko lehian.