Zubieta, Enrique Abril Errebote Txapelketako azken fasetik at

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 4a, 08:14

Ez du errebote txapelketaren azken fasera sailkatzerik izan. Finalerdietan da egun, Enrique Abril lehiaketa.

Enrique Abril errebote txapelketaren azken faseak ez du ohiko lehiakide bat izango; Zubieta. Puntu bakar batengatik finalerdietara sailkatzetik kanpo geratu da. Finalerdietan da txapelketaren 58. edizioa. Azken saioa datorren igandean, urriaren 10ean jokatuko da Villabonan. Etxekoen, Behar Zana taldekoen eta Lapurdiko Kanbo herriko Kanboarrak taldekoen artean. Behar Zana da hain zuzen, lehia honen azken txanpara sailkatu den talde gipuzkoar bakarra. Gainerako hirurak Ipar Euskal Herrikoak dira; Kanboarrak, Baigorriko Zaharrer Segi eta Donibane Lohitzuneko Luzean.

Lehen faseko sailkapena duzue segidan:

A MULTZOA
1. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), 4 puntu
2. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea), 3 puntu
3. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), 2 puntu


B MULTZOA
1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), 4 puntu
2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), 3 puntu
3. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa), 2 puntu