Usurbilkultura.eus

Nerea Arriolaren bakarrizketa saioa ostiralean Zubietan

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 11a, 07:03

Emanaldirako izen ematea zabalik duzue usurbilkultura.eus plataforman.

Erizaina ogibidez, baina bere ibilbidea antzerkigintzari lotua egon da. "Supertxope" euskal youtuber gisa ezagutu genuen brere garaian. Duela bost urtetik bakarrizketen arloan ere murgiltzen hasi zen. Eta horretara dator baita ostiralean, urriaren 15ean, Zubietara. Nerea Arriola Urberuagaren bakarrizketa saioaz gozatu ahalko da bertako elizan, Zubieta Lantzen elkartearen eskutik.

Arratsaldeko 18:30etan hasiko den emanaldirako izena doan eman ahalko da, urriaren 13ra arte, usurbilkultura.eus plataforman. "Nerea Arriola umoregileak bakarrizketa-saioa eskainiko digu Zubietan. Izango dugu geure buruaz barre egiteko aukera. Animatu elizara!", luzatu dute gonbita antolatzaileek.