Erizaina ogibidez, baina bere ibilbidea antzerkigintzari lotua egon da. "Supertxope" euskal youtuber gisa ezagutu genuen brere garaian. Duela bost urtetik bakarrizketen arloan ere murgiltzen hasi zen. Eta horretara dator baita ostiralean, urriaren 15ean, Zubietara. Nerea Arriola Urberuagaren bakarrizketa saioaz gozatu ahalko da bertako elizan, Zubieta Lantzen elkartearen eskutik.
Arratsaldeko 18:30etan hasiko den emanaldirako izena doan emateko azken eguna duzue ostegun hau, usurbilkultura.eus plataforman. "Nerea Arriola umoregileak bakarrizketa-saioa eskainiko digu Zubietan. Izango dugu geure buruaz barre egiteko aukera. Animatu elizara!", luzatu dute gonbita antolatzaileek.