Herrialde askotako Lanbide Heziketako ordezkariak Usurbilgo Lanbide Eskolan izan dira

Lanbide Heziketako Kongresu Internazionala ospatu zen azaroaren 10 eta 11ean, Donostian, Kursaal jauregian. Kongresu honen egitarauaren barruan, arratsaldez Usurbilgo Lanbide Eskolako instalakuntza ikustera joan ziren 25 herrialdetako  Lanbide Heziketako ordezkariak: Danimarka, Taiwan, Namibia, Brasil, Alemania, Finlandia, Turkia…

Isidro Zaldua zuzendariak eskolak martxan dituen proiektu berritzaileen berri eman zien bisitariei: metodologia kolaboratiboak, EXAM 4.0., INDUSTRIA 4.0., Errealitate birtuala, STEAM Prestakuntza Osagarria… Zuzendariak oso positibotzat jo du bisita: “oso bisita interesgarria izan da, guretzat ere oso garrantzitsua baita kanpoko erakunde eta ikastetxeekin gure proiektuak partekatzea eta elkarlanerako aukerak bilatzea”.