Finalerdietako txartela jokoan izango du bihar Miriam Arrillagak

Miriam Arrillagak bihar jokatuko du Master Laboral Kutxako pilota mistoko final laurdenetako kanporaketa Uxue Osesen aurka, Arratzun. Azken txapelketako irabazleak, Uxue Oses menderatu beharko du finalerdietara iristeko eta EITBk zuzenean emango dituen finalerdi eta finala jokatzeko. Abenduaren 5ean izango da hori, Muskizen.

Pilota goxoko eta pilota mistoko Master Laboral Kutxa txapelketa amaierara iristen ari da, eta jada, finalerdietako eta finaletako pilotarien izenak azaleratzen ari dira. Bihar argituko dira erabat kontu horiek, eta pilota goxoko finalak Abadiñoko pilotalekuan izango dira abenduaren 4an. Pilota mistoko finala eta semifinala, berriz, abenduaren 5ean izango dira Muskizen, eta EITBren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da.