Nahia Zudaire Borrezo, Gipuzkoarren Kirola saria irabazteko hautagaien artean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren sariketaren baitan, herritarrek emandako saria jasotzeko hautagaien artean da Nahia Zudaire Borrezo Zubietako kirolaria. Bere aldeko bozka eman online eman daiteke ostegun eguerdira arte gipuzkoa.eus atarian.

Nahia Zudaire Borrezo Zubietako kirolari gaztea Gipuzkoarren Kirola Herritarren Saria irabazteko hautagaien artean da. Eta ez noski meritu faltagatik. Sariketa hau sustatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamenduaren esanetan, "Espainiako selekzioko igerilari gazteena eta Gipuzkoako emakumeen ordezkari bakarra izan da, 2020ko Tokioko Paraolinpiar Jokoetan. 1. postua, taldekako urrezko domina, Madrilgo I. Olinpiada Inklusiboan".

Horrez gain, Zubietan iraila amaieran egin zitzaion omenaldian Herri Batzarrak nabarmendu zuen moduan, 2018an Dublingo Europako Txapelketan lehen zazpi postuetan sailkatu zen proba ezberdinetan. Urtebete beranduago Londonen beste hainbeste, lehen postuetan sailkatu zen. Aurten Portugalgo Europako Txapelketan, 200 metroko estiloan 4. postuan, bosgarren 50 metro librean, hirugarren 100 metroko librean, "segundu erdiagatik ez zuen zilarrezko domina eskuratu". 

Oihartzun handiena abuztu amaieran Tokioko Paraolinpiar Jokoetan izan du Nahiak. "Lehenengo proban ez zen finalerako sailkatu, beste bi probetan bai; laugarren postu bat eta zortzi ehunenengatik domina eskuratzear" izan zen, gogorarazi zuten, Zudaireren ibilbide oparoaren errepasoa egiten jardun ziren Zubietako Herri Batzarreko kideek. 

Espainiar estatuan hainbat marka hautsi ditu baita: 50, 100, 200, 400 eta 800 metro libreetan. 50 eta 100 metroko tximeletan eta 200 metro estilotan. 

Sariketa honen helburua, "kirolariek eta gure lurralde historikoko kirol-eremuarekin zerikusia duten pertsonek kirolaren alde etengabe egiten duten lana, sariak emanez: Gipuzkoa Kirolak (gizonezkoak eta emakumezkoak) eta Gipuzkoarren Kirola 2021".

Bozketa epea ixtear
Gipuzkoako Foru Aldundiaren bi sariotarako hautagaiak "Lurraldeetako Kirol Federazioek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarekin lankidetzan" proposatzen dituzte. Aurten ere beraz, bi sari banatuko dituzte. Batetik, Kirol Merezimenduaren Saria. "Kirol merezimenduagatik Gipuzkoan gehien nabarmendu den pertsona sarituko da. Epaimahai tekniko batek erabakiko du zein kirolariri edo kirol talderi eman Gipuzkoa Kirolak saria". Bigarrena, Gipuzkoarren Kirola Herritarren Saria duzue. Hautagai zerrenda bat eta hautagai horien alde bozka online eman ahalko da ostegun eguerdiko (abenduak 2) 12:00ak arte. Sari honetarako hautagaien artean Nahia Zudaire Borrezo Zubietako gaztea dago. Abenduaren 10ean ospatuko da sari banaketa, Gipuzkoako Kirolaren Galan. Hemen hautagai zerrenda osoa:

Hautagaiak:
-Adur Amatriain Arregi, surfa.
-Janire Gonzalez Etxabarri, surfa.
-Unai Saralegi Vallejo, Unai Reguillaga Eizaguirre, judoa.
-Iker Andoni Echeverria Rodriguez, biltarra.
-Aitor Rementeria Ganchegui (Antxintxika Triatloi Taldeko trilatoi egokituko arduraduna), triatloia.
-Helene Alberdi Sololuze, triatloia.
-Clara Azurmendi Moreno, badmintona.
-Natalia Ramirez Galvez, hipika.
-Alba Menendez Martinez (Bera Berako kapitaina), eskubaloia.
-Julen Aginagalde Akizu, eskubaloia.
-Emakumeen Donostiako Arraun Lagunak trainerua, arrauna.
-Iñigo Llopis Sanz, kirol egokitua.
-Ander Cepas, mahai tenisa.
-Olaia Martinez Gonzalez, mahai tenisa.
-Nerea Vazquez Hernandez, Neguko Kirolak.
-Borja Martin Torre, golfa.
-Paula Balanzategui Garcia, golfa.
-Maialen Chourraut Yurramendi, piraguismoa.
-Ander Elosegi Alkain, piraguismoa.
-Real Sociedad klubaren gizonezkoen lehen taldea, futbola.
-Intxaurdi Kirol Elkartea, futbola.
-Odei Jainaga, atletismoa.
-Teresa Errandonea, atletismoa.
-Iraurgi Saskibaloi Taldea, saskibaloia.
-Iraurgi Saskibaloi Emakumeen Taldea, saskibaloia.
-Joan Jimenez Solis, boxeoa.
-Maite Maiora, mendizaletasuna.
-Ion Eizagirre, txirrindularitza.
-Ane Santesteban, txirrindularitza.
-Emakumeen Bera Bera taldea, eskubaloia.
-Olatz Muñoz, Marta Lizarraga, Patricia Alza (Donostiako HEA), bela.
-Amaia eta Lide Urbina, errugbia.
-Jokin Altuna, pilota.
-Inko Oruesagasti Ermina, gimnastika.
-Tolosako Lehen Mailako Taldea, gimnastika.

Informazio gehiagorako: gipuzkoa.eus