Nahia Zudaire Borrezo eta Haimar Zubeldia ETB-n kantari

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 26a, 09:56

Tokioko udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten zenbait kirolarekin batera abestu zuen Nahia Zudaire Borrezok, ETB-k gabon gauean eskaini zuen "Herri Txiki, Zirku Handi" saio berezian. Haimar Zubeldiak euskal txirrindulari talde batekin

Urtero moduan kantuan igaro zuten gabon gaua Euskal Telebistaren lehen katean, "Herri Txiki, Zirku Handi" saio berezian. Hamaika aurpegi ezagunek parte hartu zuten Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak "Gure Zirkua"-ren karpatik abenduaren 24an aurkezturiko saioan; tartean zubietar batek, Nahia Zudaire Borrezok eta berarekin iragan udan Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten beste hiru kirolarik; Maialen Chorrautek, Ander Elosegik eta Odei Jainagak. "Ikusi mendizaleak" abesti ezaguna kantatu zuten. "Munduko txalo zaparrada handienarekin" egin zieten harrera aipatu zirkuko karpara sartzean.

Beste hainbesteko harrera egin zioten kantari jarri zituzten lau euskal txirrindulariei; tartean zen Haimar Zubeldia usurbildarra. Eta berarekin, Gorka Izagirre, Idoia Eraso eta Lourdes Oiarbide.

Haiekin batera abesten ikusi eta entzuteko parada izan zen; kirolariak, aurkezleak, EITB-n ezagun egindako hainbat lagun, baita "Gure Zirkua"-ko partaideak ere. Saioa helbide honetan ikus dezakezue osorik: "Herri Txiki, Zirku Handi".

Ibilbide oparoa
Iraila amaieran Zubietako herriak egin zion omenaldian gogorarazi zuten moduan, ibilbide oparo askoa jorratu du Nahia Zudaire Borrezok igerian.

2018an Dublingo Europako Txapelketa, lehen zazpi postuetan sailkatu zen proba ezberdinetan. Urtebete beranduago Londonen beste hainbeste, lehen postuetan sailkatu zen. Aurten Portugalgo Europako Txapelketan, 200 metroko estiloan 4. postuan, bosgarren 50 metro librean, hirugarren 100 metroko librean, "segundu erdiagatik ez zuen zilarrezko domina eskuratu". 

Espainiar estatuan hainbat marka hautsi ditu: 50, 100, 200, 400 eta 800 metro libreetan. 50 eta 100 metroko tximeletan eta 200 metro estilotan. 

Oihartzun handiena abuztu amaieran Tokioko Paraolinpiar Jokoetan izan zuen Nahiak. "Lehenengo proban ez zen finalerako sailkatu, beste bi probetan bai; laugarren postu bat eta zortzi ehunenengatik domina eskuratzear" izan zen.