Ate irekien eguna antolatu dute Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2022ko ots. 15a, 08:06

Martxoaren 9rako antolatu duten jardunaldirako izen ematea zabaldu du Usurbilgo Lanbide Eskolak.

Usurbilgo Lanbide Eskolako proiektua eta azpiegiturak ezagutzeko aukera eskainiko du laster ikastetxeak. Ate irekien eguna antolatu dute martxoaren 9rako. Bi saio hain zuzen: 17:00etan erdi mailko zikloen aurkezpena eta ordubete beranduago goi mailako zikloena. Bertara joateko ordea aurrez hitzordua eskatzea galdegin dute. Bideotatik: lhusurbil.eus / 943 364 600 / adkomunikazioa@lhusurbil.eus

Erdi eta goi mailako zikloak eskaintzen ditu Usurbilgo Lanbide Eskolak. Esteka honetan, ziklo bakoitzaren aurkezpena ikusi eta entzun dezakezue, Lanbide Eskolaren Youtuberen kanalean

Lanbide Eskolaren eskaintza
Erdi Mailako zikloak
Administrazio Kudeaketa
Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak
Hozteko eta Beroa sortzeko Instalazioak
Mekanizazioa

Goi Mailako zikloak

Administrazioa eta Finantzak
Automatizazio eta Robotika Industriala
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua
Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa
Energia Berriztagarriak


Informazio gehiago:
lhusurbil.eus
943 364 600
adkomunikazioa@lhusurbil.eus