Euskararekiko duten konpromiso irmoaren seinale, konpromiso hau ze sasoiko dagoen Zubietako Eskolan. Ostiral goizean goiz, eskolako komunitateak 22. Korrikan parte hartu ostean, bazkalostean berriz irten dira lasterka egitera euskararen alde. Komunitateko kide guztiak, haur, guraso eta langileak, Zubietako herriari itzulia eman diote, festa eta aldarrikapen giro betean.
Eskola izan dute abiapuntu eta herriko plaza helmuga. Bidean, Zubieta erdiguneko kale nagusiak zeharkatu dituzte, lekukoa eskutik eskura igaroaz. Korrikarekin bat eginez, euskararen alde.