Urbilek liburu txoko bat inauguratu du bisitarien artean irakurketa sustatzeko

Erredakzioa 2022ko api. 22a, 11:55

Urbilek merkataritza-guneko elkargunean erabiltzaileen artean liburuak trukatzeko liburutegi bat jarri du. «Bookcrossing» izeneko sistema erabiliko dute trukaketak egiteko. Ekimen honen bidez, erabilera publikoko espazioetan irakurtzeko ohitura sustatu nahi du Urbilek, erabiltzaileek emandako liburuak denen eskura eskainiz, eta irakurlea sustagarritasunaren eta berrikuntzaren baterako arduradun izatera gonbidatuz.

Lasarte-Oriako Udal Liburutegiak eta Manuel Lekuona Kultur Etxeak utzitakoak dira truke-gune horretan aurki daitezkeen lehen liburuak. Horietariko asko euskaraz. Bisitariek eta merkataritza-guneko langileek beren liburu erabiliekin espazio hori elikatu ahal izatea da helburua. Gisa horretara, liburu horiek irakurketa sustatuko dute  esku berrietan eta, beren bizitza luzatuko da. «Truke-gune honekin, gure bisitarien eskura jartzen dugu liburuei bigarren bizitza bat emateko espazio bat; irakurketa sustatzen duen espazio bat», adierazi du Leyre Lobatok, Urbil merkataritza-guneko gerenteak.

 

Ekintza berri honek indartu egiten du Urbilek anbizio handiko ekintzen plangintza garatzeko hartutako konpromisoa, Jatorria jasangarritasun-proiektuaren baitan kokatua, eta NBE-ren Garapen Jasangarriko Helburuetan oinarritua.