Zubietako erraustegia

Erraustegira martxa deitu dute maiatzaren 14an

Eragile anitzek Zubietako erraustegira martxa deitu dute maiatzaren 14an.

Momentuz albiste honi atxikitako karteleko datuak baino ez dituzte eman ezagutzera. Ingurumen alorreko eragile talde batek Zubietako erraustegira martxa antolatu du maiatzaren 14an. "Gorde data", aipatu dute. "Zubietako erraustegiaz, zer ez digute esaten?" aldarripean antolatu dute ekimena Eguzki, Donostia Bizirik, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Greenpeace, Ekologistak Martxan eragileek.

Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuko da martxa, larunbat horretan, goizeko 11:00etan. ElektroTxaranga, joaldunak... martxa girotua iragarri dute.

ERRAUSTEGIRA MARTXA
Eguna:
maiatzak 14, larunbata.
Ordua:
11:00.
Tokia: Lasarte-Oriako Okendo plazatik.
Zehaztasunak: Zubietako erraustegira martxa. ElektroTxaranga, joaldunak... iragarri dituzte. "Zubietako erraustegiaz, zer ez digute esaten?" aldarripean antolatu dute ekimena zenbait eragileek.
Antolatzaileak: Eguzki, Donostia Bizirik, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Greenpeace, Ekologistak Martxan.