Lanbide Eskolari lotutako ate irekien lehen jardunaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 4a, 07:38

Proiektua eta egoitza ezagutzera emateko ate irekien saioak antolatu ditu Usurbilgo Lanbide Eskolak aste honetarako. Lehenengo saioa asteazken honetan bertan.

Aurrematrikulazio epea maiatzaren 9tik 27ra bideratuko du Zubietan kokaturiko ikastetxeak. Hilabete hasiera honetarako finkatu ditu ordea, eskolako azpiegiturak nahiz bertako hezkuntza proiektua bera ezagutzeko ate irekien jardunaldiak. Hitzordua aurrez eskatu beharra dago, 943 364 600 telefono zenbakira deituta edo adkomunikazioa@lhusurbil.eus helbidera idatzita. Hemen hitzorduon berri:
-Maiatzak 4: 16:00-17:30 artean erdi mailako zikloen aurkezpena/ goi mailakoena 17:30-19:00 artean.
-Maiatzak 7: 10:00-11:30 artean erdi mailako zikloen aurkezpena/ goi mailakoena 11:30-13:00 artean.

Aipatu moduan, ate irekien jardunaldiok maiatzaren 9tik 27ra bideratuko duen aurrematrikulazio epearen irekieraren testuinguruan antolatu ditu Lanbide Eskolak. Gogoan izan ziklo hauek eskaintzen ditu Lanbide Eskolak: energia eta ura; administrazioa eta kudeaketa; instalazioa eta mantenua; elektrizitatea; fabrikazio mekanikoa. Aurrematrikulaziorako hitzordua ere 943 364 600 telefono zenbakira deituta eskatu behar da. Informazio gehiago lhusurbil.eus atarian.

Informazio gehiago:
lhusurbil.eus
943 364 600
adkomunikazioa@lhusurbil.eus