Nahia Zudaire, munduko txapelketarako sailkatua bigarrenez

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 4a, 10:37

Ekainean Madeiran munduko txapelketa jokatzeko sailkatu da Zubietako igerilaria.

"Ezjakintasun askoren ondoren, ofizialki neure bigarren munduko txapelketarako sailkatuta". Sare sozialen bidez zabaldu duen mezu honekin berriz ere mundu mailako txapelketan lehiatuko dela iragarri du Nahia Zudaire Borrezok. Zubietako igerilariak Madeirako hiriburuan, Funchalen hitzordua du ekainaren 10etik 19ra. Munduko txapelketa jokatuko du  Oria-Urumeako Buruntzaldea IKT taldeko kideak eta berarekin batera, Konporta KE-ko Iñigo Llopis Sanzek. Biek ordezkatuko dute Hego Euskal Herria, munduko txapelketa honetan.

Zubietako igerilariak dioen moduan, maila horretako bere bigarren txapelketa da honakoa. Ibilbide oparo askoa jorratu du jada Zudairek. Iraila amaieran sorterrian egin zioten omenaldian oroitarazi eta goraipatu zuten.


Olinpiar jokoetarainoko bidea
2018an Dublingo Europako Txapelketa, lehen zazpi postuetan sailkatu zen proba ezberdinetan. Urtebete beranduago Londonen beste hainbeste, lehen postuetan sailkatu zen. Aurten Portugalgo Europako Txapelketan, 200 metroko estiloan 4. postuan, bosgarren 50 metro librean, hirugarren 100 metroko librean, "segundu erdiagatik ez zuen zilarrezko domina eskuratu". 

Espainiar estatuan hainbat marka hautsi ditu: 50, 100, 200, 400 eta 800 metro libreetan. 50 eta 100 metroko tximeletan eta 200 metro estilotan. 

Zalantza izpirik gabe, nabarmentzekoa den hitzordua; Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Nahiak iaz. "Lehenengo proban ez zen finalerako sailkatu, beste bi probetan bai; laugarren postu bat eta zortzi ehunenengatik domina eskuratzear" izan zen.