Miriam Arrillaga, "Frontball" lehian txapeldunorde

Espainiako Frontball lehian txapeldunorde amaitu du Miriam Arrillaga Belokik.

Iragan asteburuan Ezkabarten (Nafarroa) ospatu zen Espainiako Frontball lehiaren azken fasean, txapeldunorde amaitu du Miriam Arrillaga Beloki pilotariak, bera bezala Gipuzkoako Su Berri klubeko kide den Itsaso Gorostidiren aurka jokatutako neurketa. Zubietako kirolaria iaz ere postu berean sailkatu zen, kasu hartan, Aoizen jokatu zen lehian.