2022-23 ikasturtea

Aurrematrikulazioa zabalik Lanbide Eskolako erdi eta goi mailako zikloetan

Maiatzaren 27ra arte zabalik izango dute aurrematrikulazio epea Usurbilgo Lanbide Eskolan. Erdi eta goi mailako zikloak eskaintzen dituzte Zubietan kokaturiko ikastetxean.

2022-23 ikasturtea antolatzeko garaia ikasleentzat. Aurrematrikulazio epea zabalik da astelehen honetatik hilaren 27ra arte, Lanbide Heziketa osoan. Baita tartean, Usurbilgo Lanbide Eskolan ere.

Gogoan izan ziklo hauek eskaintzen ditu Lanbide Eskolak: energia eta ura; administrazioa eta kudeaketa; instalazioa eta mantenua; elektrizitatea; fabrikazio mekanikoa. Aurrematrikulaziorako hitzordua 943 364 600 telefono zenbakira deituta eskatu behar da.

Matrikulazio epea uztailean izango da; hiru faseetan banatuko den bigarren hamabostaldiko epean.

Informazio gehiago:
Jendaurreko ordutegia:
-Astelehenetik ostegunera: 8:30-14:30/16:00-18:00.
-Ostiraletan: 9:00-14:00.
lhusurbil.eus
943 364 600
adkomunikazioa@lhusurbil.eus