Ikasturte amaiera

UdaFest astea Zubietan

Zubietako guraso elkartearen eskutik, datorrena ikasturte amaierako ospakizun astea izango da gaztetxoentzat.

2021-22 ikasturtea azken txanpan da jada. Ospakizun artean agurtuko dute Zubietan. Guraso elkarteak "UdaFest" ekimen astea iragarri du ekainaren 6tik 10era; jolasak, txapelketak, sormena bultzatzeko hitzorduak... Hemen egitaraua:

UDAFEST ZUBIETAN
Ekainak 6, astelehena
16:45 Eskulanak.

Ekainak 7, asteartea
17:00 Apar-festa.

Ekainak 8, asteazkena
16:45 Herri Kirolak.

Ekainak 9, osteguna
16:45 Kontukantoi ipuin kontalariaren saioa.

Ekainak 10, ostirala
16:45 UdaFest amaiera: 
-Eskolaz kanpoko ekintzei lotutako erakusketa.
-Patata tortila lehiaketa.
-Afaria. 
-“Gamasunoak”.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.