Errebote eta pilota partidak gaur Zubietan eta Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 3a, 09:33

Usurbilgo frontoia eta Zubietako plaza, errebote eta pilota partiden lehiatoki izango dira ostiral honetan, ekainaren 3an.

Batetik, Zubieta Pilota Elkarteak berri eman duenez, "Iparraldeko txapelketaren barnean"; erreboteko partida jokatuko da ostiral honetan, ekainaren 3an, arratsaldeko 18:00etan hasita Zubietako errebote plazan. Etxekoak, zubietarrak eta Senpereko taldea lehiatuko dira. "Azaldu plazara", luzatu dute gonbita antolatzaileek.

Ordu erdi beranduago, arratsaldeko 18:30etan, kasu honetan Usurbilgo frontoian, Santixabeletako pilota txapelketaren jardunaldi berri bat jokatuko dute. Final zortzirenetan den txapelketa final laurdenetara igarotzear da. Final nagusia, nola ez, Usurbilgo jaietan jokatuko da.