Ikasturte amaiera

Aldaketak Zubietako UdaFest ekimen zikloaren egitarauan

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 7a, 09:45

Zubietako guraso elkartearen eskutik, ikasturte amaierako ospakizun astea egunotan. Adi, egitarauan zenbait aldaketa iragarri ditu antolakuntzak.

2021-22 ikasturtea azken txanpan da jada. Ospakizun artean agurtuko dute Zubietan. Guraso elkarteak "UdaFest" ekimen astea iragarri du ekainaren 6tik 10era; jolasak, txapelketak, sormena bultzatzeko hitzorduak... Segidan duzue egitarauaren berri. Adi, azken orduko zenbait aldaketa iragarri ditu eta antolakuntzak.

Asteartean ospatzekoa zen apar-festa asteazkenera atzeratu dute. Eta asteazkenerako iragarria zuten herri kirolen saioa asteartera aurreratu dute. Herri kirolen osterako, Zubietako plaza dantza taldearen emanaldia ere egongo dela berri eman diote guraso elkartetik NOAUA!ri.

Hona hemen beraz, UdaFest ekimen zikloaren egitarau eguneratuaren berri:

UDAFEST ZUBIETAN
Ekainak 6, astelehena
16:45 Eskulanak.

Ekainak 7, asteartea
16:45 Herri Kirolak.
18:15 Plaza dantza taldea.

Ekainak 8, asteazkena
16:45 Apar-festa.

Ekainak 9, osteguna
16:45 Kontukantoi ipuin kontalariaren saioa.

Ekainak 10, ostirala
16:45 UdaFest amaiera: 
-Eskolaz kanpoko ekintzei lotutako erakusketa.
-Patata tortila lehiaketa.
-Afaria. 
-“Gamasunoak”.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.