Bertako dantzariek girotu dute, UdaFest betean den Zubieta

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 8a, 08:58

UdaFest ekimen aste betean da Zubieta egunotan. Egitarauan izan diren zenbait aldaketa tarteko, dantzariek hartu zuten astearte arratsaldean plaza. Guraso elkarteak apar-festa iragarri du asteazkenerako.

2021-22 ikasturtea agurtzear duten honetan, Zubietako guraso elkarteak UdaFest ekimen astea antolatu du. Azken orduotan, guraso eta haurrez osaturiko talde guztiak irabazle amaitu zuten herri kiroletan parte hartu dute, eta errebote plaza, dantzalekua izan genuen astearte arratsaldean. Zubietako plaza dantzen taldekoek urtean zehar eginiko lanketa erakutsi zieten bertara joandakoei. Apar-festa iragarri dute gaurko.

UDAFEST ZUBIETAN
Ekainak 8, asteazkena
16:45 Apar-festa.

Ekainak 9, osteguna
16:45 Kontukantoi ipuin kontalariaren saioa.

Ekainak 10, ostirala
16:45 UdaFest amaiera: 
-Eskolaz kanpoko ekintzei lotutako erakusketa.
-Patata tortila lehiaketa.
-Afaria. 
-“Gamasunoak”.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.