Udafest

Kontu Kantoi ipuin kontalariaren emanaldia Zubietan

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 9a, 18:20

UdaFest ekimen betean daude Zubietan aste honetan, eta gaurkoan, ipuin-kontaketa saioa eskaini dute plazan. Hainbat ume elkartu dira "Kontu Kantoi"-koen emanaldia ikustera eta txaloak eta barreak ez dira falta izan.

Bihar izango da UdaFest ekimenaren azken eguna eta hainbat ekitaldi aurreikusi dituzte antolatzaileek.

Ekainak 10, ostirala
16:45 UdaFest amaiera: 
-Eskolaz kanpoko ekintzei lotutako erakusketa.
-Patata tortila lehiaketa.
-Afaria. 
-“Gamasunoak”.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.