Munduko Igeriketa Txapelketa

Hirugarren domina Nahia Zudairerentzat

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 20a, 09:10

Brontzezko hiru domina eskuratu ditu Zubietako igerilariak Madeiran jokaturiko txapelketan.

Bi ez azkenean hiru domina etxeratu ditu Nahia Zudaire Borrezok Madeiran jokatu berri duen mundu mailako igerikieta txapelketan. Brontzezko hiru domina, azkena asteburu honetan bertan. "Estilo libreko 400 metroko proban, 20 puntuko 4x50 metroko mistoetan eta 34 puntuko 4x100 metro libreetan", onenen artean hirugarren postua erdietsi du Zubietako igerilariak. Zorionak!

Ekainaren 12an abiatu zuten txapelketa Funchalen, larunbatera arte, hilaren 18ra arte luzatu zen. Munduko 70 herrialde inguruko 600 igerilari lehiatu dira. Munduko txapelketa jokatu du Oria-Urumeako Buruntzaldea IKT taldeko kideak eta berarekin batera, Konporta KE-ko Iñigo Llopis Sanzek. Biek ordezkatuko dute Hego Euskal Herria Madeiran.