San Juan bezperako ospakizunak Zubietan

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 23a, 07:29

Arratsalde pasa deitu du Zubieta Lantzenek San Juan gauerako prestakizunen bueltan. Gauean, sua piztuko dute musikatua izango den hitzorduan.

Zubieta Lantzenek ere San Juan bezperarako ospakizunak iragarri ditu ostegun honetarako, ekainaren 23rako. Arratsaldean gauerako sutzarra prestatzeko lanei ekingo diete, jolaserako tartea zabalduko dute gero. Iluntzean lehenbizi afaria, eta segidan sua piztea.

Ekainak 23, osteguna
17:00 Egur-tontorra osatzea.
18:00 Pin-pon mahaia eta hainbat jolas.
21:00 Afaria.
Eskatu zure ogitartekoa 682 680 997 telefono zenbakira idatzita: patata-tortila edo xolomoa piperrekin. Sagardoa, postrea eta kafea egongo dira.
22:00 Sua piztea eta gau-giro musikatua.
Antolatzailea: Zubieta Lantzen.