Gorritsu eta apartsu, irudi ikusgarria gaur Zubietako Arkaitzerrekan atera ahal izan dutena. Kutsaduraren argazki eta adibide argia. Gorritsu eta apartsu, horrelaxe zegoen goizean aipatu erreka. Asteazken arratsalde honetan oraindik begi bistakoa zen kutsadura. "Zubietan gaur gertatzen ari dena oso larria da", salatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bidez. "Zenbait ordu igaro ostean, kutsadurak jarraitzen du ateratzen erraustegitik. Etenik gabe. Deskontrolatu zaie zerbait", gaineratu dute.
Egoera honen aurrean, agintarien isiltasuna salatu dute. "Zer arraio gertatzen ari da?" galdetzen du aipatu herri mugimenduak. Eskaera argia egin dute. "Eman herritarroi azalpenak".
Lagin bilketa
Jazotakoaren berri izanda, udaltzaingoa bertaratu da. URA Agentziako teknikariak ere bai, Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik berri eman dutenez, zubietar batek deitu ostean. Antza, azaldu dutenez, mugimenduak lagina bildu eta gertatutakoa ikertzeko borondatea agertu ostean, aipatu agentziako teknikariek ere lagina bildu dute. Argitzeke dago, zer gertatu den gaur Arkaitzerrekan. Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik diotenez ordea, "Arkaitzerrekan berriro ere agertu diren isurien aztarnak, 2009an Zabalgarbik izan zuen lisibiatuen isurketekin antzekotasun handia du. Orduan, Bilbo handira ur edangarria eramaten duen Ordunte kanaleraino iritsi ziren lisibiatuen kutsaduraren eraginak".
ADI: Zubietan gaur gertatzen ari dena OSO LARRIA da.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) July 13, 2022
Zenbait ordu igaro ostean, kutsadurak JARRAITZEN DU ateratzen erraustegitik. Etenik gabe. Deskontrolatu zaie zerbait.
Agintariak isilik daude bitartean. Zer arraio gertatzen ari da?
Eman herritarroi azalpenak. pic.twitter.com/2pXTDVC5Hq
ADI: Berriro ere Zubietako erraustegi kriminalaren ondoko Arkaitzerreka kutsatuta dago. https://t.co/dOmFZQtMDv
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) July 13, 2022
Hainbat kontu ditugu esateko: pic.twitter.com/0GJTNrsvuM
1- Zubietar batek hots egin behar izan die arduradunei.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) July 13, 2022
2- @uraEJGV agentziako teknikariak etorri dira, oso pasota. Erraustegia baino goragotik ote datorren kutsadura susmoak besterik gabe botaz. Ez zuen mostrarik hartzeko inongo asmorik.
Mugimenduko kide batek esan dien arte guk mostra hartu eta ikertuko genuela zer zen eta nondik zetorren.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) July 13, 2022
Orduan esan du: "Zuek ikertuko baduzue, guk ere bai". Eta horregatik hartu du bestela egingo ez zuen mostra.
URA, berez, EAEko errekak zaintzeaz arduratzen da.
Izugarria pic.twitter.com/mqBhhmVVGE
Horrez gain, Arkaitzerrekan berriro ere agertu diren isurien aztarnak, 2009an Zabalgarbik izan zuen lisibiatuen isurketekin antzekotasun handia du.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) July 13, 2022
Orduan, Bilbo handira ur edangarria eramaten duen Ordunte kanaleraino iritsi ziren lisibiatuen kutsaduraren eraginak.
Nahikoa da.