Zubietako jaiak

Zubietako Santioetako hainbat hitzorduetarako sarreren salmenta abian

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 15a, 10:55

Astebete pasatxo baino ez, egunotan Arkaitzerreka albiste nagusi duen Zubieta jaietan murgiltzeko. Osasun krisialdiak behartutako bi urteko etenaldiaren ostean, egunbete aurreratuko dute festen hasiera; uztailaren 23ra hain zuzen. Amaitu ohi bezala, hilaren 31n.

Garai bateko ekitaldiak berreskuratu ditu Jai Batzordeak herri festen itzulerarako, tartean sarrera edo izena ematea ezinbestekoa izango duten hitzorduak. Batetik, Santio bezperarako jubilatuen bazkaria eta herri-afaria antolatu dute. Jubilatuena Yoko Garbi elkartean, herri-afaria Zubietako Pilota Elkartekoen eskutik eskainiko da. Pilota jaialdia ere iragarri dute uztailaren 27rako. Zikiro jatea festen azken egunerako. Ekitaldi guztiotarako sarrerak aurrez eskuratu beharko dira. Hemen Zubietako Jai Batzordeak emandako xehetasunen berri.

SARRERADUN HITZORDUAK
Uztailak 24, igandea
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi elkartean.
Izen-ematea: 639 273 580 (Miriam), uztailaren 21era arte.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Txartelen salmenta: uztailaren 21era arte Alamandegin.

Uztailak 27, asteazkena
18:00 Pilota jaialdia frontoian. Binakako bi neurketa:
Iker Aburuza eta Oier Aramburu- Andoni Olasagasti eta Aimar Iraola
Bengoetxea eta Ortiz de Urbina - Urmeneta-Odriozola 
Txartelen salmenta: uztailaren 18an, 17:00-20:00 artean Kaxkapen. Jaialdi egunean bertan txartel gutxi batzuk salgai.

Uztailak 30, larunbata
16:30 Mus txapelketa (16:00etan irekiko da izen-ematea).

Uztailak 31, igandea
14:00 Zikiro jatea. 
Txartelen salmenta: uztailaren 26ra arte Alamandegin.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.