Zubietako erraustegi azpitik igarotzen den Arkaitzerreka kutsatua laugarren egunez, eta oraindik ez argibiderik ezta eskuhartzerik ere erreka honetan. Laugarren egun honetan Zubietako plazara atera dira, belaunaldi ezberdinetako herritarrak; kezkati eta haserre. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak urgentziaz gaurko deitua zuen elkarretaratzean bildu dira larunbat eguerdi honetan; batetik noski, Arkaitzerrekan jazo dena salatzeko, eta baita oraindik jaso ez dituzten gertatu denari lotutako argibideen eske.
Mobilizazioan zehar irakurri duten adierazpenarekin bat egiten duen esekitako pankartak "Olano jauna: zer gertatzen ari da erraustegian?" zioen. Galderak momentuz ez du erantzunik, Arkaitzerreka kutsatu eta lau egunera.